Indesa-banku-laguntzak
Foru Aldundiaren enplegu zentro bereziak GOFEren zentroetatik heldutako ohe artikulatuak, gurpil aulkiak eta garabiak garbitzeko, konpontzeko eta matentzeko lanak egiten ditu.
Ezinduentzako banakako laguntzen urteroko deialdiaren onuradunek berrerabili ahal izango dituzte elementu horiek

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 2a. Indesa 2010 enplegu zentro bereziak abian jarri du zinduentzako laguntza teknikoak konpontzeko lantegi bat Haren egitekoa da ohe artikulatuak, gurpil aulkiak, garabiak eta ezinduen mugikortasuna eta lekualdaketak errazten dituzten beste elementu batzuk garbitu, konpondu eta mantentzeko lanak egitea.

Gero, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) ezintasun egoera aitortuta daukaten pertsonentzat urtero egiten duen banakako laguntzen deialdiko onuradunek berrerabili ahal izango dituzte elementu horiek.

Laguntza teknikoen lantegi hau martxan jarrita, erraztu egingo da GOFEren zentroetatik (batez ere egoitzetatik) heldutako produktuak berriro erabiltzea. Gero, GOFEk aurten egingo duen deialdiko laguntza teknikoen hartzaileek erabili ahal izango dituzte Indesa 2010en lantegian konpondutako eta egokitutako elementuak.

Indesa 2010 enplegu zentro berezia Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailaren menpean dagoen sozietate bat da, eta lantegi hau bere garbitegi zaharreko lokaletan jarri du abian, Ehari-Gobeoko industrialdean, Gasteizen. Bertan egingo dira laguntza teknikoak konpontzeko eta gordetzeko lanak, haiek geroago berrerabiltzeko. Arabako Batzar Nagusien Gizarte Ongizateko Batzordearen ordezkaritza batek bisita egin du gaur lantegira, horren funtzionamendua eta ematen dituen zerbitzuak ezagutzeko asmoz.

Iazko azaroan lantegi hau martxan jartzea, Arabako Foru Aldundiaren 2017ko aurrekontua onartzeko EH Bildu batzarkide taldearekin lortutako akordioaren emaitza da